Abaurregainean Energia Berriztagarrien Komunitate Energetiko Herritarra eratzeko prozesu parte-hartzailean laguntza teknikoa ematea energiaren arloan, eta aholkularitza energetikoa ematea komunitatea bera eta haren lehenbiziko energia-proiektua abian jartzeko garaian. Hau da lehenbiziko proiektua: «Udal pabilioi baten estalkian Autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoa», udalak herritarrei lagako diena energia kudea eta kontsumi dezaten. Era berean, udala bidelagun izango da bai proiektua abian jartzean, bai hasierako jarduera energetikoen kudeaketan ere.
Sustatzailea: Abaurregaineko Udala.
Aholkularitzan eta bidelagun: Nommad (parte-hartzailea) www.nommad.coop, Arankoa (aholkularitza juridikoa) www.arankoa.com , Kisar (aholkularitza energetikoa)
Proiektuaren buru eta parte-hartzaile: Abaurregaineko herritarrak.