Energia berriztagarriak modu jasangarrian ezartzeko, funtsezkoa da instalazioaren ingurunea kontuan hartzea eta ingurune horretan ahalik eta inpakturik txikiena eragiten ahalegintzea. Hori dela eta, energia berriztagarriak instalatzea, eta aldi berean bioeraikuntzaren irizpideak kontuan hartzea oinarrizkoa da batetik, energia-kontsumoa minimizatuko duten instalazioak ezartzeko eta, bestetik, ahalik eta ingurumen-inpakturik txikiena duten instalazioak lortzeko. Instalazio horiek, gainera, partaidetza-prozesuen bidez sozializatzea bilatuko da, egungo energia-eredua salatuz eta sentsibilizazioa handituz eta, aldi berean, ingurumena eta pertsonak errespetatuko dituen eredu baten alde lan eginez
Energia berriztagarrien sektoreko zentro eta elkargo profesionalekin lankidetzan dihardugu, esperientzia teknikoaren eta sozialaren alderdietatik gaikuntza eskainita. Gure saio guztietan baliabide berritzaileak eta partaidetza-metodologiak erabiltzen ditugu.
Honako hauekin elkarlanean dihardugu: Centro de Referencia Nacional en Energías Renovables y Eficiencia Energética (CENIFER) www.cenifer.com, Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargo Ofiziala (COIINA) www.coiina.com, Nafarroako Aparailari eta Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofiziala (www.coaatnavarra.org) , Agotzenea (www.agotzenea.com).
• 2021eko azaroa, SETEM.
• 2021 azaroa, Autokontsumoari buruzko III. Biltzarra, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatua. https://www.fundacionfin.es/talleres-autoconsumo-energetico/
• 2020-2021, ENAE0108 profesionaltasun-ziurtagiria: eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaketa eta mantentze-lanak.
• 2019-2021, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren ikastaroak.
• 2021eko ekaina, Komunitate Energetikoak, Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zuzendaritza Nagusia.
• 2020 azaroa, Autokontsumoari buruzko II. Biltzarra, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatua. https://www.fundacionfin.es/navarra-liderar-generacion-renovable /
• 2019ko maiatza, instalazio fotovoltaikoa eta elektrikoa Agotzenea ekozentroan, Zubirin (Nafarroa).